Berrospitaleratze eta heriotza probabilitate handiagoa duten patologia anitzeko pazienteen identifikazioa. Pazientearekin lotutako aldagaien eragina. 

Expediente zk.: PI18/01438

Proiektua:  

Berrospitaleratze eta heriotza probabilitate handiagoa duten patologia anitzeko pazienteen identifikazioa. Pazientearekin lotutako aldagaien eragina.

Ikusi da faktore sozialek lotura dutela patologia anitzeko pazienteen berrospitaleratze eta heriotza probabilitatearekin.

Paziente hauek, era berean, geroz eta urtetsuagoak dira, beraz, berrospitaleratzeko aukera gehiago dituzte, baina ez dute euren etxea utzi nahi izaten.

Proiektuaren deskripzioa:  

Helburua: 

1.- Berrospitaleratze eta heriotza probabilitatearekin lotura duten pazienteari buruzko (bizi kalitatea, mendekotasun funtzionala, gizarte sostengua, substantzien abusua) eta zaintzaileari buruzko (zaintzailearen zama, gizarte sostengua) aldagai berriak identifikatzea, altara arteko trantsizio aldian zehar eta indize gertakariaren ondorengo urtean zehar.

2.- Altara arteko trantsizio aldian zehar eta indize gertakariaren ondorengo urtean zehar berrospitaleratze eta heriotza arriskua aurresateko arauak sortu eta barne mailan baliozkotzea, aurretiaz identifikatutako aldagaiak eta aldagai klinikoak oinarri hartuta. Arau hauen kanpoko baliozkotasuna ebaluatzea pazienteen kohorte independente batean.

3.- Altara arteko trantsizio aldian zehar (hau da, indize gertakariaren ondorengo hilabetean zehar) berrospitaleratzea behar duten eta behar ez duten pazienteen arteko aldeak identifikatzea.

Metodologia:

Diseinua: 

Ikerketa kuantitatibo eta kualitatibo mistoa, non hiru autonomia erkidegotako (Andaluzia, Katalunia eta Euskadi) bost ospitalek parte hartuko duten.

Barne hartuko dira Ollero-ren bi irizpide edo gehiago betetzen dituzten pazienteak. Aldagaiak identifikatzeko profesionalen talde nominalak eta paziente eta zaintzaileen talde fokalak erabiliko dira eta PROMS aldagai horiek (osasunarekin lotutako bizi kalitatea, zaintzailearen zama, gizarte sostengua) amaierako ereduetan barne hartuko dira aldagai klinikoekin batera. Barne mailan garatu eta baliozkotuko dira erregresio logistikoko/Cox erregresioko ereduak, berrospitaleratze eta heriotza arriskua identifikatze aldera, eta eredu horiek kanpoko kohorte batean baliozkotuko dira.

Espero diren emaitzak:  

Osasun sistemari eskaini nahi dizkiogu patologia anitzeko pazienteak estratifikatzeko instrumentuak, esku hartze indibidualizatuen behar handiagoa duten pazienteak identifikatzeko lagungarriak izango direnak.


Erakunde Finantzatzailea:  

Proiektu hau Carlos III Osasun Institutua, Eskualde Garapeneko Europako Funtsa (EGEF)-”Europa egiteko modu bat” gatik batera finantzatua dago.

Emandako zenbatekoa: 65.340 €