Gaixotasunarekin lotutako desnutrizioarekin ospitaleratutako pazienteengan burututako esku hartze baten eraginkortasunaren eta kostu-eraginkortasunaren azterketa.

Expediente zk.: PI18/00698

Proiektua:  

Gaixotasunarekin lotutako desnutrizioarekin ospitaleratutako pazienteengan burututako esku hartze baten eraginkortasunaren eta kostu-eraginkortasunaren azterketa.

Proiektuaren deskripzioa:  

Helburua: 

Ospitaleratutako pazienteei emandako hiru arreta estrategiaren eraginkortasuna eta kostu-eraginkortasuna aztertzea, gaixotasunarekin lotutako desnutrizioari dagokionez, hainbat emaitzaren arabera, esaterako: indize ospitaleratzearen egun kopurua, berrospitaleratzearen egun kopurua eta lehen ospitaleratzetik izandako ospitaleratze egunen kopurua, heriotza tasa, konplikazioen agerpena, aldaketak pisuan eta nutrizio egoeran, berrospitaleratzeak, osasun baliabideen erabilera () eta kostuak.

Metodologia:

Diseinua: 

Hautatutako paziente eta zentro guztietan baheketa nutrizionala burutu ondoren, hiru ardatz ebaluatuko dira (hiru kohorte prospektibo). Lehenak barne izango du baheketaren ondoren gaixotasunarekin lotutako desnutrizioa dutela edo izateko arriskua dutela ikusi den paziente taldeetan burutuko den esku hartze bat eta gainerako pazienteen jarraipena. Bigarren kohorte/ardatzaren barne egongo dira esku hartzea, izatekotan, pazientearen ardura duten osasun langileek hala eskatuta jaso duten pazienteak. Azkenik, hirugarren ardatz/kohortean ospitaleko ohiko jardunbideak jarraituko dira, inolako esku hartze espliziturik gabe, ardatz guztietan burutuko den baheketa izan ezik.

Eremua:  

Osakidetzako hiru osasun zentro. Lehenengo zentroa, esku hartzea burutuko duena (1. ardatza), Galdakao-Usansoloko ospitalea (HGU) izango da, hiri ingurune eta erdi-hiri inguruneetako 300.000 biztanle inguruko biztanleria duena. Bigarren zentroak, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleak (HUB), eskatutako esku hartzea burutuko duena (2. ardatza), Bilboko biztanleriari ematen dio arreta, hau da, hiri inguruneko 350.000 herritarri gutxi gorabehera. Hirugarren zentroak, Donostia Unibertsitate Ospitaleak (HUD), inolako esku hartze antolaturik burutuko ez duena (3. ardatza), Donostiako eta inguruetako biztanleriari ematen dio arreta, hau da, hiri eta erdi-hiri izaerako 400.000 herritar inguruko biztanleriari. Guztiek dituzte antzeko giza baliabideak eta baliabide teknologikoak, eta arreta ematen dioten biztanleriaren ezaugarri soziodemografikoak eta klinikoak ere antzekoak dira.

Ikerketaren sujetuak: 

Ikerketa honetarako bi paziente talde nagusi hautatu dira: arlo kirurgikokoak eta arlo medikokoak. Bi talde hauek aldi berean eta modu koordinatuan osatuko dira hiru zentroetan.


Erakunde Finantzatzailea:  

Proiektu hau Carlos III Osasun Institutua, Eskualde Garapeneko Europako Funtsa (EGEF)-”Europa egiteko modu bat” batera finantzatua dago.

Emandako zenbatekoa: 128.260 €