Bularreko minbizia duten gaixoen prospektiba kohorte baten bi eta bost urte bitarteko jarraipeneko kontrako emaitzen arrisku-faktoreak. CAMISS II zentro anitzeko ikerketa.
Expediente zk.: PI18/00674
Bularreko minbizia duten gaixoen prospektiba kohorte baten bi eta bost urte bitarteko jarraipeneko kontrako emaitzen arrisku-faktoreak. CAMISS II zentro anitzeko ikerketa
Proiektuaren deskripzioa:
Helburua:
1.- Bularreko minbizia duten gaixoetan, modu independentean, identifikatzea, lehenengo tratamendua egin eta gero, 2 eta 5 urte bitarteko epean, honako kontrako gertaera hauek agertzeko arrisku-faktoreak (eta haien kategoriak): a) heriotza; b) errezidiba; c) berrospitaleratzea; d) konplikazioak.
2.- Aurreko gertaera/emaitza bakoitzerako (batez ere, hilkortasuna, errezidiba, berrospitaleratzea eta konplikazioak) arau prediktiboak sortzea; eta horiek bi metodologia desberdinekin balioestea.
3.- Ospitalearteko aldakortasunarekin lotutako faktoreak identifikatzea; eta berdintasun arazoak hautematea (adinaren, sexuaren, gizarte-mailaren, jaiotza-herrialdearen, bizi den eremuaren araberakoak) tratamenduei, diagnosi-frogei, jarraipenari edo laguntza psikosoziala emateari dagokionez, eta horiek 5. urtean jasotako emaitzekin duten harremana (hilkortasunean, errezidiban, berrospitaleratzean, konplikazioetan edo gaixoak aipatutako bizi-kalitatean aldaketetan).
4.- Esku-hartzea ondoren, bizi-kalitatean 5. urtean izandako aldaketekin lotutako faktoreak identifikatzea, inolako tratamendua jaso baino lehen eta tratamendua jaso eta 2 urtera gaixoak zuen egoerarekin alderatuta. Arau prediktiboak sortzea, gaixo hauek bizi-kalitatean izandako aldaketen arabera.
5.- Ikerketa beharrak identifikatzea eta lehenestea, gaixoen eta profesionalen ikuspuntutik; orain arteko ikerketetan jaso ez direnak; eta, hemendik aurrera, gaixoen jarraipenean bildu beharreko informazioan jasoko direnak.
Metodologia:
Diseinua:
Kohorteen behaketa bidezko ikerketa prospektiboa da, lau Autonomia Erkidegoren 11 ospitaletan egingo dena. Osasunaren Ikerketa Funtsaren proiektu batekin eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren beste proiektu batekin (CaMISS: Bularreko Minbiziaren inguruan Osasun Zerbitzuei buruzko Ikerketa) sortutako kohortea erabiliko da. Tratamendu indizea egin eta 5. urtetik aurrera gaixo hauen jarraipena proposatzen da.
Eremua:
Parte hartuko duten ospitaleak: Euskal Herrian, Galdakao-Usansoloko Ospitalea, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea, Basurtuko Unibertsitate Ospitalea, Donostiako Unibertsitate Ospitalea, Onkologikoa eta Arabako Unibertsitate Ospitalea; Katalunian, Hospital del Mar; Andaluzian, Antequerako Ospitalea, Costa del Sol-eko Ospitalea; eta Kanarietan, Kanaria Handiko Complejo Materno-Insular eta Kanarietako Unibertsitate Ospitalea, Tenerifen.
Datuak biltzea eta aztertzea:
Metodologia mistoa erabiliko da; lehenengo fasea kualitatiboa izango duena, non gaixoei eta profesionalei galdetuko zaien, haien ikuspegitik ardura handiagoko auziak zeintzuk diren jakiteko. Horiek, geroago, bigarren fasean bilduko diren aldagaiekin batera barneratuko dira. Galderak Delphi adostasun teknikaren bidez egingo dira, hiru errondatan, gehi talde nominal bat fasearen amaieran. Bigarren fasean, datu kuantitatiboak bilduko dira, gaixoek beteko dituzten galdetegien eta haien historia klinikoen berrikuspenaren bidez, baimen informatua jaso ondoren.
Erakunde Finantzatzailea:
Carlos III Osasun Institutua, Eskualde Garapeneko Europako Funtsa (EGEF)-”Europa egiteko modu bat”.
Emandako zenbatekoa: 53.240€