Loading...
HASIERA2020-04-24T15:19:42+00:00

Europako Proiektuak

ADLIFE

Gaixotasun kroniko aurreratuak dituzten pazienteei arreta pertsonalizatua eta koordinatua eskaintzea, arreta pertsonalizatuko planen bitartez.

Proiektuari buruzko informazio gehiago

UPRIGHT

Nerabeei, familiei, hezkuntzako profesionalei eta ikastetxeei zuzendutako europako bost herrialde implementatuko den erresilientziako programaren kodiseinua.

Proiektuari buruzko informazio gehiago

Gatekeeper

Arauetan oinarritutako esparru ireki eta seguru bat eskaintzea agenteei, interakzioan aritu ahal izateko, eta konponbide digitalak sortzea esku-hartze pertsonalizatuak goiz detektatzeko eta garatzeko.

Proiektuari buruzko informazio gehiago

Scirocco Exchange

Proiektuaren helburu nagusia, osasun-agintariei eta gizarte-laguntzakoei arreta integratua hartzen eta helarazten laguntzea da.

Proiektuari buruzko informazio gehiago

C3Cloud

C3-Cloud proiektuaren xedea informazioa integratzea eta jarduerak koordinatzea ahalbidetzen duen ingurune bat sortzeko IKT plataformaren garapena da. 

Proiektuari buruzko informazio gehiago

CHRODIS-Plus

Gaixotasun kronikoen karga murriztu eta osasun sistemen jasangarritasuna eta erantzuna bermatzen lagundu nahi da. Horretarako proiektuan politika eta translazio-ekimenak sustatuko dira.

Proiektuari buruz informazio gehiago

Informa zaitez gure proiektu guztiei buruz

Azken Albisteak

Euskadi izango da Europako bederatzi herrialderen parte hartzea izango duen gaixotasun kroniko aurreratuak dituzten adinekoen osasuna eta bizi kalitatea hobetzeko ADLIFE proiektu europarraren burua

By |

Kronikgunek koordinatuko du lau urtetan zehar bederatzi Europako herrialdetako 11 [...]

Andaluziaren ordezkaritza bat Euskadin izan da arreta soziosanitarioaren inguruko esparru politikoa eta esperientziak ezagutzeko

By |

Lankidetza hori oso lagungarria izan da zahartze aktibo eta osasuntsuaren [...]

albiste gehiago

Elkartearen helburuak honako hauek dira:

  • Osasun-zerbitzuetan egindako ikerketen bidez, aipatutako alorretan osasun-sistemaren politikak eta programak zientifikoki oinarritzea.
  • Ikerketaren emaitzak zabaldu eta aplikatzea, ahal dela, ikerkuntza aplikatuaren sustapenari lehentasuna emanez eta horiek praktika klinikora eta osasun-kudeaketara eramanez, bai eta, kasuan kasu, osasun-publikoko programetara eta gizarte-berrikuntzara.
  • Zerbitzu soziosanitarioetan eta osasun-zerbitzuetan ikerkuntza garatzea eta sustatzea, Osakidetza-euskal osasun zerbitzuaren gaitasunak aprobetxatuz, eta zahartzaroaren, kronikotasunaren eta mendekotasunaren alorrean inplikatutako beste sektore eta eragile batzuekiko lotura erraztuz.
  • Ikerkuntza aplikatua eta translazionala nabarmentzea, balio ekonomikoa eta soziala sortzera bideratuta.
  • Beste eragile batzuekin lankidetzan aritzea Euskadin balio soziala eta ekonomikoa sortzen laguntzeko.
  • Euskadi nahiz osasun sistema nazioartean erreferente izaten laguntzea, elkartearen ardurazkoak diren alorretan.
  • Kronikgune Elkartea Irabazi asmorik gabeko elkartea da, Elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren eta Euskadiko Elkarteak arautzen dituen ekainaren 22ko 7/2007 Legearen arabera sortutakoa. 
  • 2011ko uztailaren 7an erregistratu zen Kronikgune Elkartea Euskadiko Elkarteen Erregistro Orokorrean, AS/B/16142/2011 zenbakiarekin.
  • Kronikgune elkartea Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saialaren Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzaren mende dago, apirilaren 11eko 80/2017 Dekretuan zehazten denaren arabera, zeinak Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala zehazten duen.

Espezializacio-arloak

  • Kronikotasunak osasunean, gizartean eta ekonomian dituen eraginak.

  • Gaixo kronikoak identifikatzeko ereduak, konplexuenak bereziki.

  • Banakako interbentzioen diseinua eta inplementazioa (gaixoaren araberakoak).

  • Arreta eta zaintzako sistema integratuak.

  • e-Osasuna eta eremu horretan teknologien erabilera.