Lan-bisita, ekainaren 12an eta 13an egin zena, Scirocco Europako proiektuaren barruan kokatzen da.

Sciroccon, “SCaling IntegRated Care in COntext”, “Scirocco Tresna” garatzen ari dira. Honi esker, arreta integratuaren adopziorako eskualdeen heldutasunaren ebaluazio multidimentsionala eta Jardunbide Egokien heldutasun-baldintzen analisia egin daitezke. Aurtengo azaroan bukatzen den ikerketa honen helburua arreta integratuan jardunbide egokien eskalatzea eta transferentzia arrakastatsua erraztuko duen baliozkotutako eta frogatutako tresna bat eskaintzea da. Kronikgunek eta Osakidetzak Euskadi ordezkatzen dute proiektu honetan.  Azken hilabetetan, bi erakundeek Euskadiko hiru Jardunbide Egokien heldutasuna ebaluatu dute: Araba Erakunde Sanitario Integratuaren (ESI) “Aurretiazko Borondateak”; Santa Marina Ospitalearen “Adineko pertsonen desnutrizioa eta egonaldia ospitalean” eta, azkenik, Araba ESIaren “Minaren zeharkako-abordatzea inplementatutako minaren unitate batetik”.

Hiru jardunbide hauek ebaluatu eta gero, Euskadik erakutsitako emaitzek interes handia piztu dute partzuergoaren bazkideengan. Zehazki, Norrbotteneko eskualdearen delegazio bat Euskadi bisitatu du “Aurretiazko Borondateen” jardunbide egokia ezagutzeko. Delegazio hori Garapen Saileko, Hobekuntza Estrategiko Saileko hainbat ordezkarik eta osasun zerbitzuen hornitzaileak osatzen dute.

Topaketan, Euskal Osasun Sistema (Arreta Integratuko Estrategia, Programa Kontratua edo Historia kliniko integratua, beste zenbaiten artean) era zuzenean ezagutzeaz gain, bisitariek Araba ESIk garatutako “Aurretiazko Borondateak” programaren aplikazioa hobetu ulertu ahal izan dute.

Aurretiazko Borondateak” Jardunbide Egokiaren burua Iñaki Sarategui da, Araba ESIren Laguntza Etikoko Batzordearen presidentea eta zainketa aringarrietan mediku espezialista. Jardunbide Egoki honek hiritarrek etorkizunean jarraitu beharreko jarraibideak idatzita uztea sustatzea du helburu. Izan ere, baliteke momentua helduta pertsonalki haien borondatea adierazi ezin izatea. Horretarako, pazienteari osasunaren arloan hartu beharreko erabakiak bideratu behar dituzten irizpideak adierazteko aukera ematen dion dokumentu bat garatu da. Bertan, bizitzaren amaierako zaintzak non jaso nahi dituen edo organoak dohaintzan emateko borondatea adierazi dezake baita ere, besteak beste. Dokumentu hau osasun zentroan edo etxean bertan bete daiteke, konfiantzazko mediku edo erizainarekin eta familiako kide hurbilen bat bertan dagoela. Azken finean, komunikazio prozesu bat da, non pertsona batek (gaixoa edo osasuntsua) bere baloreak eta lehentasunak adierazten dituen, hauek kontutan hartuak izan daitezen pertsonak gaixotasun aurreratu baten, dementzia baten,… ondorioz ezin badu erabakirik hartu. Maiatzetik, hiritarrek “Aurretiazko Borondateak” dokumentua edozein Osasun Zentrotan bete dezakete. Euskadin inplementatutako programa hau aitzindaria da estatu mailan.

Bisitaren bigarren egunean, Norrbotteneko delegazioa Vitoria-Gasteizeko San Martín Osasun-Zentroa bisitatu zuen, non hiritar eta osasun mediku baten arteko elkarrizketa bat ikusi ahal izan zuten. Horrela, eguneroko jardueran, programak nola funtzionatzen duen zuzenean ikusteko aukera izan zuten.

Proiektu horri buruz gehiago jakin nahi baduzu, jo horren fitxara  edo webgune ofizialera: http://www.scirocco-project.eu/.