Urriaren 19tik 21era, Zaragozako Kongresu Jauregian SECAk eta Asistentziaren Kalitateko Aragoiko Elkarteak (SACA) antolatutako ekitaldia izango da. Gaurko erronkak, biharko kalitatea lelopean, hiru egunez, Kalitate Asistentzialeko Espainiako Elkartearen (https://calidadasistencial.es/) biltzarrak Kalitate Asistentzialeko Espainiako Elkarteko bazkideak bildu ditu, baita kudeatzaileak, profesional sanitarioak eta ikertzaileak ere, pertsonen arretaren zerbitzuak eta zainketak etengabe hobetzera bideratuak. Programak osoko bilkuren, mahai tematiko eta teknikoen, ahozko komunikazioen eta posterren aurkezpenaren bidez garai zailetako kalitatea, adimen artifiziala, pazienteekiko harremana eta balioan oinarritutako medikuntzari lotutako osasun-sistemetan ezarritako estrategia, programa eta proiektuak partekatuko dira.

Kronikgunek ahozko komunikazioen defentsarako antolatutako bi mahaitan parte hartzen du, VOICE ikaskuntza-komunitatea eta Gatekeeper europar proiektua azalduz, zehazki paziente kronikoen polifarmazia kudeatzeko egiten ari den esku-hartzea.

Balioan Oinarritutako Medikuntza Arloak saioan, “Osasun emaitzak eta kostuak: VOICE komunitatearen esperientzia” aurkeztuko da. Bertan, Europako VOICE komunitateak aurkezteaz gain, ospitaleak eta osasun zentruak beren arreta-eredua hobetzeko beharrezkoa den benchmarking lana partekatuko da. Era berean, lana egitea ahalbidetu duen prozesu metodologikoa eta bularreko minbizia duten pazienteen osasun-arreta eta osasuna hobetzeko zentroetan pazienteen ze emaitzak jasotzen ari diren azalduko diraa. Komunitatearen aurretiazko emaitzak erakutsiko dira, pazienteen pertzepzioan (Patient-Related Outcomes PROMs, ingelesezko siglak), asistentzia-prozesuaren baliabideen eta adierazleen erabileran, eta agerian utziko dira asistentzia-zentroen artean dauden aldeak eta medikuntza balioan oinarritzearen garrantzia.

Kalitatea garai zailetan izeneko mahaian, Gatekeeper proiektu europarraren esparruan Osakidetzarekin batera egiten ari den paziente kroniko konplexuen polifarmaziaren kudeaketari buruzko esku-hartzea aurkeztuko da. Esku-hartze hori Osakidetzako ESIen 11 Erakunde Sanitario Integratutan ezarri da, eta Lehen Mailako Arretako 250 profesional sanitario baino gehiagok parte hartu dute. Esku-hartze honen bidez, erantzuna eman nahi zaie paziente kroniko konplexu polimedikatuen prebalentzia handiari eta polifarmaziak eragindako arazoei, hala nola medikamentuen erabilera desegokiari. Azterketak aplikazio mugikor bat (Nire Tratamendua) pazienteen atxikidura hobetzeko erabiltzearen eraginkortasuna eta esperientzia baloratuko ditu, baita preskripzio farmakologikoa optimizatzeko Osakidetzako sistemetan integratutako web-plataforma (CheckTheMeds) erabiltzearen eraginkortasuna ere.