Tailerra uztailaren 23an izango da, 15:00etan, eta interesa duen ororentzat zabalik dago erregistroa.

IN-4-AHA proiektuak, Horizonte 2020 Programaren bidez finantzatuak, Europako alderdi interesdunen artean zahartze aktibo eta osasungarriaren (EIP on AHA) esparruan Berrikuntzaren aldeko Europako lankidetzatik sortutako ekimenen eskalatzea sustatu nahi du. Era berean, ezarpen-ibilbide-orri argi bat baliozkotu nahi du, berrikuntzaren eragina ebaluatzeko tresnen multzo bat identifikatu eta epe luzerako inbertsioetarako estrategia bat garatu.
Maiatzean, IN-4-AHAk “Jardunbide Egokien hilabetea” (“IN-4-AHA Best Practice month!”) deialdia jarri du abian, Europako Batzordearen Futurium webgunean konponbide berritzaileen bidez zahartze aktiboa eta osasungarria sustatzen duten eta Europa mailan garatu eta inplementatu diren jardunbide egokiak atzemateko eta biltzeko. Futurium da 2021an Europako Batzordeak abian jarri duen webgunea. Bertan, erabiltzaileek hainbat gaitako azpitaldeak aurki ditzakete, horien artean “Active and Healthy Living in the Digital World“. Talde honek gune/foro bat izan nahi du herritarrentzat, osasun-hornitzaileentzat, gobernu-agintarientzat, teknologia-garatzaileentzat, ikertzaileentzat, arduradun politikoentzat eta abarrentzat, ezagutza, jardunbide egokiak partekatu eta trukatzeko, eztabaida sortzeko eta Europako biztanleriaren bizitza aktiboarekin eta osasungarriarekin eta zahartzearekin lotutako berrikuntzak, politikak eta erronkak zabaltzeko, tresna digitalen bidez.

Deialdira aurkeztutako jardunbide egoki batzuk ezagutarazteko, IN-4-AHAk “nola aurkitu eta partekatu zahartze aktibo eta osasungarria sustatuko duten jardunbide egokiak alderdi interesdunen artean?” tailerra antolatu du. (“How can AHA stakeholders find and share good practices?“). Kronikgune Osakidetzaren Kronik ON programa korporatiboa aurkeztera gonbidatu dute. Programa honen helburu nagusia da Paziente Kroniko Konplexua, Pluripatologikoa eta/edo haren zaintzailea ahalduntzea. Programa hori Osakidetzako paziente pluripatologikoen ibilbide korporatiboaren parte da, eta, beraz, Erakunde Sanitario Integratu, ESI, guztietara hedatuta dago. Jardunbide Egokia Futurium plataforman aurkeztu da, “Ongizatea eta osasuna sustatzea” (“Wellbeing and Health promotion”) azpitaldearen barruan.
Tailerrera joan nahi baduzu, esteka honetan izena eman dezakezu: https://fienta.com/how-can-aha-stakeholders-find-share-good-practices