Maiatzean zehar Arreta Integratuari buruzko Nazioarteko Konferentzia egingo da, nazioartean ospe handiena duena.

21. edizioa, “Arreta Integratuaren benetako balioa egia bihurtuz“, mundu mailako IFIC lankidetza-zentroen (IFIC Eskozia, IFIC Australia, IFIC Irlanda, IFIC Kanada eta IFIC Latinoamerika) arteko konferentzia birtual gisa egingo da. IFICeko bost zentroetako bakoitzak 90 minutuko saioak hartuko ditu, hainbat ordutegitan. Arreta Integratuari buruzko Nazioarteko Biltzarrak munduko hainbat herrialdetako milaka ikertzaile, osasun-profesional eta zuzendaritza-talde biltzea espero du.

ICIC2021en, zerbitzuen arreta integratuari buruzko esperientziak, proiektuak eta ebidentziak partekatuko dira, bederatzi ardatz tematiko oinarri hartuta: balioak eta ikuspegi partekatua; biztanleriaren eta tokiko testuinguruaren behar sanitarioak eta asistentzialak; pertsonak osasunaren eta laguntzaren bazkide gisa; komunitate erresistenteak eta aliantza berriak; gaitasun eta trebetasun pertsonala; gobernantza eta lidergoa sistema osoan; irtenbide digitalak; ordainketa-sistema lerrokatuak; eta aurrerapenaren, emaitzen eta inpaktuaren gardentasuna.

Kronikgunek, ADLIFE, JADECARE eta Gatekeeper, berak gidatzen eta parte hartzen duen Europako ikerketa proiektu batzuk aurkezteko aukera izango du. Kronikguneren parte-hartzea honako saio hauetan izango da:

Gatekeeper proiektua:

Erabilera-kasua 7
– Data: 2021eko maiatzaren 6a, 17:30 – 19:00 CET
– Saioa: interbentzioak eta IKT euskarria polifarmazian (Polifarmazia eta medikamentuekiko atxikidura)
– Aurkezpenaren izenburua: gaixotasun multikronikoak dituzten adinekoengan polifarmaziaren kudeaketa sustatzeko IKT soluzioen ebaluazioa
– Kronikgunek Euskadin egingo duen azterlanaren kasua aurkeztuko du. Esku-hartzeak tresna informatiko bat emango die osasun-profesionalei (CheckTheMeds ® web-zerbitzua), medikazioaren berrikuspena errazteko, eta adineko pazienteei osasun mugikorreko aplikazio bat (“My treatment App”) eskainiko zaie, agindutako tratamendu farmakologikoa bete ahal izateko. 1.000 paziente bilduko dira (500 kontrol-taldekoak eta 500 esku-hartze taldekoak) Euskadiko Erakunde Sanitario Integratuetan.

1. erabilera-kasua

– Data: 2021eko maiatzaren 6a, 19:00 – 20:30 CET
– Saioa: laguntza-tresna mugikorrak eta digitalak
– Aurkezpenaren izenburua: adinekoen artean zahartze osasuntsua sustatzeko osasun-aplikazio mugikor baten ebaluazioa
– Kronikgunek Euskadin proiektuaren esparruan diseinatu duen eta ezarriko den esku-hartzea erakutsiko du. Bertan, 65 urtetik gorako gaixoei aplikazio mugikor bat emango zaie, App Maha izenekoa, populazio horren bizimodu osasungarria sustatzeko. Osasun eta gizarte eragileen parte-hartzea espero da, 10.000 pertsona deskargatu eta aplikazioa erabil dezaten.

ADLIFE proiektua – Kronikgunek koordinatua

Data: 2021eko maiatzaren 6a, 19:00 – 20:30 CET
Saioa: laguntzeko tresna mugikorrak eta digitalak (7. gaia. Irtenbide digitalak) (“Mobile and Digital Support Tools (Theme 7 Digital solutions”)
Aurkezpenaren izenburua: gaixotasun kroniko aurreratuak dituzten pazienteentzako arreta pertsonalizatua, osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko (ADLIFE proiektua)
– Kronikgunek gaixotasun kroniko konplexuak dituzten adineko pazienteei arreta pertsonalizatu adimendun berritzaile bat ematea helburu duen proiektua azalduko du. Gainera, proiektuaren lehen urtean egindako lana erakutsiko da, bertan aztertu eta definitu baitira zaintzak emateko ereduak, osasun-sistemekin lortzen ari den integrazio-maila, garatuko diren erabaki klinikoak hartzen laguntzeko zerbitzuen irismena eta edukia, eta lortu nahi diren osasun-arloko emaitzak.

JADECARE proiektua – Kronikgunek koordinatua

Data: 2021 Maiatzaren 17a, 12:30 CET
Saioa: aurrerapen teknologikoek eta informazio-trukeak arreta integratua nola aurreratzen duten.
Aurkezpenaren izenburua: pertsona ardatz duen arreta integratuko irtenbide arrakastatsuak Europa osoan ezartzea eta transferitzea – JADECARE ekintza komuna.
– Kronikgunek JADECARE Ekintza Bateratua aurkezteko aukera izango du. Ekintza horrek Europako osasun-sistemak eraldatzen lagundu nahi du, eskala handiko irtenbide berritzaileak aplikatuz. Eraldaketa horrek eragina izango du osasun-arloko profesional eta agintariengan, pazienteengan, zaintzaileengan eta, oro har, herritarrengan. JADECAREk parte hartzen duten alderdi interesdunen arteko lankidetza hobetzea, ezagutzen transferentzia babestea eta arreta integratuari buruzko probak sortzea du helburu, proiektuaz haraindiko onurak ekarriko dituztenak. Ekintza bateratu horretan Europako 17 herrialdetako 48 bazkidek parte hartzen dute.

Programa eta egingo diren saio guztiak hobeto ezagutu nahi badituzu, klikatu hemen: https://integratedcarefoundation.org/events/icic21-virtual-conference