Stanfordeko Unibertsitateak (Kalifornia) egindako rankingak argitalpen zientifikoetan gehien aipatzen diren ikertzaileen % 2 hautatzen du.

Kronikgune Institutuko bi ikertzaile, José María Quintana Gaixotasun kronikoen osasun-zerbitzuetako ikerketa-taldeko ikertzaile nagusia (Barrualde-Galdakao ESI) eta Amaia Bilbao RICAPPS sareko  Osasun-zerbitzuetan ikertzeko metodologiak garatzea taldeko ikertzaile nagusia (Bilbo-Basurtu ESI), Stanfordeko Unibertsitateak argitaratutako zerrendan daude.

Stanfordeko Unibertsitateak eta Elsevier argitaletxe akademikoak urtero egiten duten Ranking of the World Scientists hau munduko ospetsuena da. Scopusek jasotako datuetan oinarritzen da, eta Mendeleyn daude eskuragarri. Argitalpen zientifikoen inpaktuarekin lotutako hainbat parametro kontuan hartuta garatzen da zerrenda: argitalpen kopurua, zientziaren munduan lan egiten duten beste pertsona batzuek argitaratutako lan zientifikoetan aipatu diren aldiak, eta haien lanek duten eraginaren beste adierazle batzuk. Argitaratutako zerrendak mundu osoko lehen mailako 200.000 zientzialari baino gehiago biltzen ditu, mundu mailako 20.000 zentro baino gehiagokoak.

Zerrenda osoa kontsultatu nahi baduzu, egin klik esteka honetan: https://elsevier.digitalcommonsdata.com/datasets/btchxktzyw/4