Kronikgune Osasun Zerbitzuen Ikerketa Institutua (Kronikgune aurrerantzean), uztailaren 11ko 34/2002 Legean zehazten diren baldintzak betetzen ditu, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen ingurukoa. Horrez gain, baita Informazio Gizartea Sustatzeari buruzko 56/2007 Legea, abenduaren 28koa, eta abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babesekoa eta haren garapen-araudia ere betetzen ditu(1720/2007 ED, abenduaren 21ekoa, zeinaren bitartez Datu Pertsonalen Babeseko 15/1999 Lege Organikoa onesten den), eta, horretarako, hurrengo Lege-oharra sortu du:

Kronikgune Osasun Zerbitzuen Ikerketa Institutua
IFK: G95646014 Egoitza: BEC dorrea (Bilbao Exhibition Centre) Ronda de Azkue, 1 48902 Barakaldo (Bizkaia)
emaila: kronikgune@kronikgune.org

Lege-ohar honek webgunearen sarbidea eta erabilera arautzen du, Erabiltzaileei webgunearen bitartez Kronikgunek, bere Erabiltzaileek edo beste edonork eskaintzen dizkien edukiak eta zerbitzuak barne.

Webgunea Lege-ohar honen arabera erabiliko da. Lege-oharra aldika eguneratu ahalko da, eta Kronikgunek aldaketa horrek edo Pribatutasun-politikarenak jakinaraziko ditu. Erabiltzaileak Lege-ohar hori ez onartzea erabakiz gero, ezingo da sartu Webguneak eskaintzen dituen edukietan edo zerbitzuetan, eta ezingo ditu haiek erabili.

Kronikgunek eskubidea du, aldez aurretik ezer esan gabe, edozein irizpideren ondorioz webgune horretako zerbitzuak edo edukiak aldatu edo baliogabetzeko, baina erabiltzaileei eman beharko die egindako aldaketen berri.

Webgunea behar bezala erabili beharra: Erabiltzaileak webgunea behar bezala erabiltzeko konpromisoa hartzen du: ez ditu legez kanpoko jarduerak edo fede onekoak edo lege-antolamenduaren araberakoak ez diren jarduerak burutzeko erabiliko (adierazpen moduan eta ez modu zehatzean); arduradunaren, hornitzailearen edo hirugarrenen sistema fisikoetan eta logikoetan ez ditu kalteak eragingo, birus informatikoak sarean ez ditu sartuko edo arestian aipaturiko kalteak eragin ditzaketen beste sistema fisikoak edo logikoak ez ditu sartuko edo hedatuko, ohorea, intimitate pertsonala edo familiarra eta pertsonen irudia mintzen edo kaltetzen dutenak barne, ezta jabetza eskubideena eta hirugarrenen bestelako eskubideak ere hirugarren horren irudia edo edukiak transmititu, hedatu, gorde edo besteen eskura jarri, jaso, lortu edo edukietan sartzearen ondorioz; lehia desleialeko ekintzak eta legez kanpoko publizitatea ez ditu erabiliko hirugarren horren irudia edo edukiak transmititu, hedatu, gorde edo besteen eskura jarri, jaso, lortu edo edukietan sartzearen ondorioz; edukietan egia esango du, informazio zehatza emango du eta informazio pertinente eta eguneratua jarriko du, eta, ondorioz, Erabiltzaileak Kronikgune edozein erreklamaziotik -judiziala edo estrajudiziala – salbu utziko du.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA Jabetza intelektualeko eskubide guztiak zein marka, izen komertzial edo beste ikur bereizle guztiak Kronikgunerenak edo legezko haren jabeenak dira, eta eurenak dira eskubide guztiak.

Kronikgune ez da edukietan, zerbitzuetan eta webgune honetan datozen eta erabiltzaileek sartutako eduki, zerbitzu eta informazioen erantzule izango, ezta erabiltzaileek indarrean dauden lege-mailako xedapenak urratzearen erantzulea ere.

COOKIEAK ETA ESTEKAK Kronikgunek Erabiltzaileari jakinarazten dio plataformak cookie-ak erabiltzen dituela. Informazioko fitxategi horiek Erabiltzailearen terminalean ostatuko dira eta Erabiltzaileari webgunean ibiltzea erraztuko diote (adib: ez du Erabiltzailea edota pasahitza berriro sartu beharko). Cookie-ek ez dute inoiz datu pertsonalak bildu edo erabiliko. Hala ere, Erabiltzaileak nabigatzailea fitxategi horiek jasotzea eragozteko konfiguratu ahalko du.

Kronikgunek ez du bere gain hartuko gunean sar daitezkeen kanpoko esteken erantzukizunik, ez baitu haiekiko kontrolik, beraz, Erabiltzailea izango da haietan sartzearen eta haiek erabiltzearen, haien erabilera-baldintzen arabera, erantzule bakarra.

PRIBATUTASUN-POLITIKA Kronikgunek datu pertsonalak babesten ditu Datuak Babesteko Lege Organikoaren eta Segurtasun Neurrien Araudiaren arabera. Datuak babesteari buruzko informazioa Pribatutasun-politikandator.

Horretarako, datu pertsonalak aldatzea, galtzea, erabiltzea edo baimenik gabe haietan sartzea eragozteko neurriak hartu dira. Teknologiaren egoera zein den ikusita, dena den, Erabiltzaileak jakin beharra du Interneten segurtasun neurriak guztiz erasoezinak ez direla.

Plataforman pertsona fisiko ezberdinen datu pertsonalak sartuz gero, sartu aurretik jakinaraziko zaizkie guztiei Pribatutasun-politika honen baldintzak.

IRAUPENA ETA BUKAERA Webguneak, printzipioz, ez du iraupena mugaturik. Kronikgunek, halere, bukatutzat eman dezake edo une horretan utzi ahalko du bertan behera webgunea. Posible denean, Kronikgunek aldez aurretik jakinaraziko du Plataforma bukatutzat eman edo etengo dela.

JURISDIKZIOA ETA APLIKATUKO DEN LEGERIA  Baldintza hauek espainiar legeriaren arabera beteko dira. Alderdiak ados jartzen ez badira, Bilboko Epaitegi eta Auzitegietako jurisdikziora zuzenduko da, eta beste foruren bati badagokio, uko egingo zaio hari, legez behartuta beste bat dagokionean izan ezik.