“Hurrengo hamarkadetako medikuntzak eta biozientziek aurkikuntza berriak ekarriko dituzte. Horietako askok biziak salbatuko dituzte eta funtsezkoak izango dira gaixo kronikoentzat. Baina, badira Osasuna aurrerapen biomedikuen erritmo berean aldatuko duten bi arlo handi, eta hauek ere salbatuko dituzte biziak eta funtsezkoak izango dira gaixo kronikoentzat: informazioko teknologietan eta zerbitzuen antolaketan burutzen diren aurrerapenak, alegia.

(Euskadin kronikotasunari aurre egiteko estrategiaren hitzaurrea)

Hauek izango dira Kronikguneren espezializazio-arloak:

  • Kronikotasunak osasunean, gizartean eta ekonomian dituen eraginak.
  • Gaixo kronikoak identifikatzeko ereduak, konplexuenak bereziki.
  • Banakako interbentzioen diseinua eta inplementazioa (gaixoaren araberakoak).
  • Arreta eta zaintzako sistema integratuak.
  • e-Osasuna eta eremu horretan teknologien erabilera.

Kronikgunek 31 ikerketa talde  ditu ikertzen, Euskal Osasun Sareko 300 ikertzaile inguru guztira.

mapa-OSIs-2016