Kronikotasunaren inguruko Ikerketan Nazioarteko Bikaintasuneko Zentroaren helburua kronikotasunaren inguruan sistema sanitario eta soziosanitarioen inguruko ezagutza berria sortzeko helburua du:

  • Kronikotasunaren arloan Euskadin eta sare sanitarioetan burutu diren estrategiak barneratzen laguntzea.
  • Ekoizpen zientifiko lehiakorra eta kalitatezkoa lortzea kronikotasunaren arloan.

Kronikgunek jakintza-arlo honetako mundu mailako hainbat aditu elkartu ditu, eta haiek, Euskaditik ikertzen dituzte kronikotasunaren ondorioak eta erronka hori aukera bihurtzeko dauden formulak.

Hauek dira gure espezializazio-arloak:

  • Kronikotasunak osasunean, gizartean eta ekonomian dituen eraginak.
  • Gaixo kronikoak identifikatzeko ereduak.
  • Banakako interbentzioen diseinua eta inplementazioa (gaixoaren araberakoak).
  • Arreta eta zaintzako sistema integratuak.
  • e-Osasuna eta eremu horretan teknologien erabilera.