Ekitaldia formatu hibridoan egin da, aurrez aurre Hanburgon (Alemania) eta online, 2022ko azaroaren 23an

JADECAREko Agente Interesdunen Foroak (Stakeholder Forum) esperientzien trukea erraztu nahi du, bai eta JADECAREn parte hartzen duten erakunde eta entitateen eta alderdi interesdunen arteko lankidetza-sare produktiboak sortzea ere. Foro hau osasun-sistemen ordezkariek, ikertzaileek eta mundu akademikoak osatzen dute, eta interesa dute Ekintza Bateratuarekin elkarlanean aritzeko, gaur egungo egoeraz eta JADECAREren lorpenez, sortzen ari diren arazoez, baina baita sareak sortzeko beste ideia, konponbide eta aukera batzuez ere eztabaidatu ahal izateko. Era berean, osasun-industria nagusiei EBko industriaren lehiakortasuna eta hazkunde ekonomikorako aukerak hobetzen laguntzeko gonbita egiten zaie.

“Pertsonarengan zentratutako eta digitalki gaitutako arreta integratuaren inplementazioa – Hedapena eta ikaskuntzak” gaiaren pean, JADECAREko Agente Interesdunen Foroaren bigarren bilerak 50 pertsona baino gehiago bildu ditu. Hanburgoko Lan, Osasun, Gizarte Gai, Familia eta Integrazio Ministerioaren egoitzan egindako ekitaldiak bi helburu zituen: batetik, Ekintza Bateratuan lortutako mugarriak eta egungo egoera aurkeztea, eta, bestetik, JADECAREren Praktika Originalak ezartzen ari diren Hurrengo Adoptatzaileek (Next Adopter) eskuratutako esperientzia praktikoa, ezagutzak eta ikaskuntzak partekatzea. Era berean, pazientearengan oinarritutako arreta hobetzeko tresna digitalen erabilera nola bultza daitekeen aztertu da, eta Europan osasun- eta gizarte-zerbitzuak gehiago integratzeko dauden erronkei eta garapen berriei buruz eztabaidatu da, bai eta irtenbide digitalek nola lagun dezaketen ere.

Bilerari buruz gehiago jakin nahi baduzu, egin klik esteka honetan:

https://www.jadecare.eu/second-jadecare-stakeholder-forum-implementation-of-digitally-enabled-integrated-person-centred-care-roll-out-and-learnings/