Hauek dira Kronikguneren espezializazio eta ikerketa arloak:
- Kronikotasunak osasunean, gizartean eta ekonomian dituen eraginak.
- Gaixo kronikoak identifikatzeko ereduak, konplexuenak bereziki.
- Banakako interbentzioen diseinua eta inplementazioa (gaixoaren araberakoak).
- Arreta eta zaintzako sistema integratuak.
- e-Osasuna eta eremu horretan teknologien erabilera.
Kronikgune 33 ikerketa-proiektu ditu martxan, Euskal Osasun Sareko 300 ikertzaile inguru guztira.
- Eskizofrenia duten pertsonen eta haien senideen estali gabeko arreta-beharren ebaluazioa.
- Kolon eta ondesteko minbiziarengatik ebakuntza egin zaien gaixoen ebakuntzaren ondorengo esku-hartze psikosozialen ebaluazioa. Ikerketa koordinatua-multizentrikoa IRYSS-CARESS-CCR.
- Bihotzeko gutxiegitasunaren ondoriozko hilkortasuna aurreikusteko eskalak sortu eta balioztatzea, eta ospitaleratutako gaixoak berriro ospitaleratzea aurreikustekoa.
- Arreta Primariotik gaixo kronikoak edo patologia anitzak dituztenak urrutitik kontrolatzea (“TELBILBA proiektua”).
- Ustekabeko erorketa baten ondorioz mokorra edo eskumuturra hautsita duten eta ospitalean alta eman zaien adin nagusikoei zuzendutako Esku-hartze sanitario eta sozialen ebaluazioa. Erori eta 18 hiletan jarraipena egitea.
- Ondorio kaltegarrien arrisku-faktoreak epe labur eta ertainetan, eta aurreikusteko ereduak sortzea kolon eta ondesteko minbizia duten gaixoetan. Ikerketa koordinatua-multizentrikoa IRYSS-CCR.
- Diabetesaren eta arrisku kardiobaskularreko faktoreen inguruko ezagutza kudeatzeko plataforma elektronikoa: Frogetan oinarritutako praktika klinikoko hiru giden eguneratzetik abiatuta diseinua eta jarraipena egitea.
- Lehenengo eta bigarren episodio psikotikoetan oinarrituta programa bat garatzen jarraitzea.
- BGBK duten eta berriro ospitaleratzen diren gaixoen kontrola informazio teknologien bitartez: Jarduera fisikoaren garrantzia.
- Arreta sanitarioaren plangintza dialisi programan dauden giltzurrun-gutxiegitasuneko gaixoentzat.
- BGBK duten eta berriro ospitaleratu diren gaixoen kontrola informazio teknologien bitartez: Jarduera fisikoaren garrantzia.
- HOBE4+
- Kronikotasuneko estrategiaren 8 proiektu estrategikoaren emaitza pilotuen azterketa eta ebaluazioa (Erizaintzako gaitasun aurreratuak).
- Santa Marinako patologia anitzeko unitatearen eraginkortasuna: gure gaixoen egoera soziala.
- Buruko gaixotasun larrien kronikotasun prozesuan aldagai baldintzatzaileak hautatzea.
- Diabetesari buruzko prebentzio primarioko programa baten eraginkortasuna Osakidetzaren Arreta Primarioko ohiko errutinan kopiatzea.
- Biztanleriaren estratifikazioaren inguruko aplikazioen garapena.
- “Gaixo Aktiboaren” norberaren zaintzako hezkuntza programaren eragina EAEko Arreta Primarioko 2 motako diabetesa duten gaixoen kontrol metabolikoan, arrisku kardiobaskularrean eta bizi-kalitatean: 2 urteko jarraipenaren ausazko saiakuntza klinikoa.
- Artrosian preskripzio farmakologikoa hobeto erabiltzeko GUNFT gida aplikatuz inbertsio teknologikoa burutzea.
- BATERA ZAINDUZ: 2 motako Diabetesa duten gaixoen arreta Uribe eskualdean.
- Egonaldian zehar zain-barneko terapian aditua den erizainaren esku-hartzearen eragina, zainetan sartzeko gailuen emaitzak eta zain-barneko terapia luzeak dituzten gaixoen asebetetze-maila.
- Kolon eta ondesteko minbizian erabiltzen diren diagnosi eta tratamendurako prozeduretan sartzeko berdintasuna eta emaitzekin lotura ebaluatzea. CARESS-CR4.
- Osasun eta udal arloetan barneratutako estrategia adindun hauskorren artean ariketa fisikoak egitea sustatzeko. TIPI-TAPA programa.
- eOsasun sistema gaixo onkologikoei laguntzeko sistema gisaren ebaluazioa.
- Ahozko antikoagulazioa. Autokontrola: Autoanalisia eta autokontrola aplikatzeko gaitasuna zehazten duten faktoreen azterketa. Osakidetzaren eskualde batean izandako barneratze osoa.
- Prescribe Vida Saludable (PSV) delako berrikuntzaren ebaluazio ekonomikoa.
- Adimen ezintasuna duten pertsonei Arreta Psikiatrikoa Arabako Osasun Mentaleko Sarean.
- Gehiegizko pisua duten haurren arreta goiztiarra.
- Ezkerraldea-Enkarterri Osasun Eskualdea Tabako kerik gabe.
- Depresioa duten gaixoen abordatze integratua Euskadin hobetzeko proiektu kolaboratzailea.
- Alzheimerra EAEn nola tratatzen den aztertzea eta hura hobeto tratatzeko interbentzio proposamena.
- Espirometriak erretzeari uzteko tresna motibazional gisa izan dezakeen eraginkortasunaren azterketa. Saiakuntza klinikoa.
- Oin diabetikoa duten gaixoen tratamendua eta jarraipena hobetzea (eraginkortasuna, bizi-kalitatea eta efizientzia) oin diabetikoko diziplina anitzeko unitatearen bitartez. Etorkizuna aztertzea.