EIP on AHA2018-08-03T09:24:04+00:00

Izena: EIP-AHA

Izen osoa: Zahartze Aktibo eta Osasuntsuaren arloan Berrikuntzarako Europar Elkartea (EIP on AHA ingelesez, European Innovation Partnership on Active and Healthy Ageing)

Webgune ofiziala: https://ec.europa.eu/eip/ageing/home_en

Deskribapena: Elkartea “Europa 2020 Estrategia” esparru barruan sortu zen. Estrategia horren eta “Innovation for Union” ekimen ospetsuaren xedea gizartearen erronka nagusiei aurre egitea da, besteak beste, zahartze aktibo eta osasuntsua. Alor honetan, Europan eta mundu osoan, burutu diren lehenengo ekimenetako bat izan da.

Elkartearen aburuz, “zahartze aktibo eta osasuntsua” da osasunak, parte-hartzeak eta gizarte- eta osasun-segurantzak eskaintzen dituzten aukerei etekin handiena ateratzen laguntzen duen prozesua, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta zahartze aktibo eta osasuntsu bat bermatzeko helburuarekin.

Beraz, zerbitzuen eta produktuen inguruko berrikuntza erronka bilakatu da, ezagueraren garapen eta sorreraren aldeko eta eskaintza eta eskariaren integrazio hobearen aldeko apustua alegia. Berrikuntza hori irtenbide eraginkor eta efizienteetan eta frogetan oinarritzen da.

Elkartearen zuzendaritza eskariaren nahiz eskaintzaren alorrak barne hartzen dituzten Europako kide interesdun nagusietako 30ek osatutako Zuzendaritza Talde baten eskuetan dago.

Helburua: EBan 2020 urterako bizitza osasuntsuko urteak bi urte areagotzea. Horretarako, estrategiak “xede hirukoitza” du:

  • Europar hiritarren osasuna eta bizi-kalitatea hobetzea, eta adinduei arreta berezia ematea;
  • Arreta sanitarioko eta arreta sozialeko sistemen jasangarritasuna eta efizientzia bultzatzea;
  • EBko industriaren lehiakortasuna hobetzea enpresa ingurune hobe baten bitartez, zeinak merkatu berrietan hazteko eta hedatzeko oinarriak emango dituen.

Helburu espezifikoak:

  • Erabiltzaileek ikerketan, berrikuntzan eta beren buruaren zaintzan duten parte-hartzea
  • Osasunaren alorreko alderdien arteko komunikazioa eta lankidetza areagotzea (maila artean) eta baita arreta sanitarioaren, sozialaren eta zaintzen jarraitasunean parte hartzen duten zerbitzuen artekoa ere (sektore artean).
  • Prebentzioa eta osasunaren sustapena
  • Osasun-sistemen fragmentazioa murriztea.
  • Gizarte- eta osasun-zerbitzu egokiak jasotzeko oztopo ekonomikoak murriztea.
  • Informazio- eta komunikazio-tresnen elkarreragingarritasuna
  • Lege malguak, aproposak eta egungo egoerari egokituak sortzeko lan egitea.

Elkartearen estruktura: 

EIP on AHA izenekoa eskualdeek, laguntza erakundeek, gaixoek, zaindariek, akademiak eta industriak osatzen dute, eta lankidetzan dihardute elkartearen helburu nagusia lortzeko. Esperientziak eta praktika onenak aurkeztuz laguntzen dute. Prozesua elkarreragilea eta malgua da. Inspiratzeko balio du, eta sinergiak sor ditzake. Proiektua honako honetan datza: batetik, bazkideek eskuratutako esperientziak eta ebidentziak jasotzean eta, bestetik, politika egokien diseinua bultzatzean, zahartze aktibo eta osasuntsurako konponbide berriztatzaileak zabal daitezen.

EIP on AHA bi oinarri nagusitan funtsatzen da:

Erreferentziazko guneak (“Reference Sites”): zahartze aktibo eta osasuntsurako jardun berriztatzaileak garatu, onartu eta mailakatzeko ikuspegi oso eta berriztatzailea inplementatzen duten eskualdeak, hiriak eta erakundeak.
Ekintza taldeak: lankidetzan diharduten bazkideen taldeak, informazioa eta konponbideak trukatzen dituztenak eta helburu praktikoetara iristeko ezagutza eta baliabideak elkartzea bilatzen dutenak.

Horrez gain, hiru zeharkako ekimen ditu, bazkide guztiek parte hartzeko:

Blue Print osasun eta arretaren eraldaketa digitalerako.
I2M, berrikuntza merkaturako.
MAFEIP, eragin sozioekonomikoa ebaluatzeko tresna.

2011. urtean elkarteak bere inplementazio plan estrategikoa definitu zuen eta lehentasunezko arloak zituen: prebentzio, detekzio eta diagnostiko goiztiarra; arreta eta zaintza; zahartze aktiboa eta bizi independentea; ekintza horizontalak; eta ikuspegi nahiz printzipioak. Hortik hainbat ekintza talde atera zen. Gaur egun sei ekintza talde daude.

• A1, preskripzio eta arreta planei atxikipena
• A2, osasun kudeaketa pertsonalizatua eta eroriak prebenitzea.
• A3, bizi osoan zehar osasuna sustatzea eta ahulezia nahiz adinarekin zerikusia duten gaixotasunak prebenitzea.
• B3, gaixotasun kronikoen arreta integratua.
• C2, bizitza independenterako konponbide elkarreragingarriak garatzea.
• D4, ingurumena errespetatzen duten eraikin, hiri eta inguruneetarako berrikuntza.

Ekintza talde bakoitzak ekintza plan bana du.

Konpromisoak (“Committments”) zahartze aktibo eta osasuntsurako konponbide berriztatzaileak garatu, sustatu eta inplementatzearekin zerikusia duten proiektuak eta ekimenak dira eta eskualdeko osasun sisteman zabaltzen dira. Existitzen diren jardueretan oinarritu behar dute edo jarduerak etorkizun hurbilean has daitezke, baina ekintza taldeetan definitutako helburu eta ekintza planekin eta EIP-AHAk zehaztutako inplementazio plan estrategikoarekin lerrokatu eta horiek lortzen lagundu behar dute. 2016. urtean eskualdeetan inplementatutako “commitments” izenekoak berritu eta aurkezteko azkeneko deialdia ireki zen. Euskal Autonomia Erkidegoak guztira 28 aurkeztu zituen (21 Osasun Sailak aurkeztu zituen) eta honakoak izan ziren:

 

 

 

*Beltzez Kronikgunen bidez onartutako “Committment”ak azaltzen dira.