IZENA: ACT

IZEN OSOA: Care Coordination &TeleHealth Deployment Programme.

DEIALDIA: 2012 Osasun Programa, Sanitateko eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusia (egun CHAFEA).

PROIEKTUAREN HASIERA-DATA ETA BUKAERA-DATA: 2013ko otsailaren 15etik 2015eko ekainaren 15era

PROIEKTUAREN WEBGUNE OFIZIALA: http://www.act-programme.eu/

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA: Gaixo kronikoen eguneroko zaintzak integratzeko eta telemedikuntza arreta sanitarioaren koordinazioa aplikatzeko antolaketa-prozesuen eta laguntza-egituren praktika onenak identifikatzea. Partzuergoak Europako bost eskualdetan ikertuko ditu antolaketa eta egituraren inguruko gakoak eta, ondoren, eskualde partaideek eta CC&TH arloko europar aditu nagusien taldeak hobetuko dituzte haiek.

Taldeak Bihotzeko gutxiegitasuneko, BGBK-ko, DM-eko eta erikortasun anitzeko gaixoen taldeen kudeaketan oinarrituko da, eta eskualde bakoitzean gutxienez 3.000 gaixo beharko dira.

PROIEKTUAREN HELBURUA: Zaintzaren eta telemedikuntzaren koordinaziorako egiturak, lan-fluxuak eta antolaketa optimizatzea; eta beharrezkoak diren eta erabiltzeko errazak diren estratifikaziorako tresnak identifikatzea.

PROIEKTUAREN METODOLOGIA: Lan-sortatan banatua dago – proiektuaren 26 hileetan zehar.

  • 1: Proiektuaren koordinazioa, kudeaketa eta kalitatearen kontrola ( 1 hilea – 26 hilea).
  • 2: Sakabanatzea (1 hilea – 26 hilea).
  • 3: Ebaluazioa.
  • 4: Zaintzen eta telehealth delakoaren koordinazioaren antolaketa eta lan-prozesuaren egituren optimizazioa.
  • 5: Gaixoen estratifikazioa.
  • 6: Gaixoa hobeto atxikitzea eta profesionalen konpromisoa.
  • 7: Arretaren efikazia eta efizientzia hobetzea.

LORTU NAHI DIREN HELBURUAK: 

  • Osasun profesionalen konpromisoa eta heziketa areagotzea.
  • Arretaren efikazia eta efizientzia hobetzea.
  • Gaixoa hobeto atxikitzea.
  • Osasun arloko emaitzak hobetzea.

EUSKADIREN ROLA:

  • KRONIKGUNEREN FUNTZIOA: Profesional sanitarioen eta gaixoen informazio kualitatiboaren bilketa koordinatzen du, eta focus group direlakoak antolatzen ditu. Kronikgune Osakidetzaren Informatikako Azpizuzendaritzarekin elkarlanean aritzeari esker eskuratutako informazio kuantitatiboa aztertzen ari da. Europar partzuergoarekin komunikatzeko eta haientzat kudeaketa burutzeaz ere arduratuko da Kronikgune.
  • OSAKIDETZAREN FUNTZIOA: Osakidetza, Kronikgunerekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Sanitario Integratu (OSI) guztien Esku-hartzeko Plan Integratuak (EPIak) ari da aztertzen. Analisia burutzeko, informazio kuantitatiboa biltzen ari dira: 2012 eta 2013ko OSI guztien osasun-adierazleak eta informazio kualitatiboa profesional sanitarioei eta gaixoei egindako galdera-sorten bitartez eta Barrualde – Galdakao OSIaren focus group antolatzen dute.

IKERTZAILEEN TALDEA: 

  • Koordinazioa: Sara Ponce Márquez; Miren David (2015ko apirila arte); Eva María Ramos Saiz (2015 ekaina arte); Joana Mora Amengual (2015ko urria arte); Esteban de Manuel Keenoy.
  • Nagusia: Cristina Domingo; Estibaliz Gamboa y Jon Orueta (IP). 
  • Kolaborazioa: Manuel Carneiro. 

EUROPAKO PARTNER-AK: