Kronikgunek Europako Batzordearen hainbat programak eta deialdik finantzatutako proiektuetan hartzen du parte. Kronikguneren plan zientifikoari jarraiki, ondorengo ataletan antolatzen dira proiektuak:

BIZTANLERIAREN IKUSPEGIA: kronikotasunean zerikusia duten eragile determinatzaileak, estratifikazio ereduak eta biztanleriaren konplexutasun-mailak eta ko-erikortasuna aztertzen duten proiektuak barne.

PREBENTZIOA ETA SUSTAPENA: osasuna sustatzeko eta gaixotasun kronikoaren prebentziorako estrategien eta gaixotasunen prebentziorantz zuzendutako osasun ekintzen (primarioa, sekundarioa eta tertziarioa) inguruko proiektuak hartzen ditu.

ARRETA JARRAITUA: zaintza pertsonalizatuarekin, arrisku handiko gaixoen zaintzaren kudeaketarekin, gaixo kronikoaren arreta integratuarekin eta kolaborazio-programa diziplina-anitzekin lotutako proiektuak hartzen ditu.

EGOKITUTAKO ESKU-HARTZEAKgaixoan zentratutako proiektuak sartzen dira hemen. Hauekin, gaixo kronikoarentzat egoera zehatz bakoitzean optimoa den osasun esku-hartzea hautatu eta egokitzen da; bertaratzea beharrezkoa duten esku-hartzeen ordez urrutiko esku-hartzeak edo automatikoak erabiltzea, esaterako.

OSASUN ARLOKO EMAITZEN IKERKETAGaixotasun kronikoei betiko tresna epidemiologikoak egokitzea eta berriak garatzea, eta haiek esku-hartze teknologiko eta zerbitzu berrien eraginkortasuna eta efizientzia ebaluatzeko aplikatzea helburu duten proiektuak hartzen ditu.

KOLABORAZIO-SAREAK: Zahartze aktibo eta osasuntsuaren inguruan Berrikuntzak sustatzeko kolaborazio-sareak sortzean oinarritutako proiektuak hartzen ditu.