• IZENA: FI-STAR

  • IZEN OSOA: Future Internet Social and Technological Alignment Research

  • DEIALDIA: FI.ICT-2011.1.8

  • IRAUPENA: 2013ko apirilaren 1etik 2015eko urriaren 1era

  • WEB ORRIA: www.fi-star.eu/

Esparru sendoa sortzea “software to data” paradigman oinarrituta. Sektore sanitarioaren inguruko industriaren beharrei erantzutea izango du xede, Hodei Publikoak erabiltzeko orduan datu pertsonalak babestea ezinbestekoa dela ulertuta.

FI-STAR proiektuan 7 aplikazio zabalduko dira eta pilotatuko dira Europako hainbat eskualdetan, eta 4 milioi pertsona baino gehiagora iritsiko dira. Esku-hartze horien bitartez, FI-WARE proiektuan sortutako bideratzaileetan oinarritutako plataformen kontzeptua baliozkotuko da, eta hodeiko informatikaren onurei etekina ateratzeko plataforma segurua eta sendoa duen software estandarizatu eta ziurtatua eskainiko dio komunitateari.

Hodeiko informatikaren onurei etekina ateratzeko plataforma segurua eta sendoa duen software estandarizatu eta ziurtatua sortzea.

Lan-sortatan banatua dago – proiektuaren 30 hileetan zehar.

  • 1: Eskakizunak.
  • 2: Hodeian zerbitzuak hornitzea.
  • 3: Hodeiko kontsumo-zerbitzuak.
  • 4: Aplikazioaren diseinua eta garapena.
  • 5: Aplikazioaren proba – BETA fasea.
  • 6: Aplikazioaren kalitatea eta balioztatzea.
  • 7: Komunitatea sortzea.
  • 8: Sakabanatzea eta komunikazioa.
  • Etorkizuneko interneti buruz dakiten dena zuzentzea eta jakintza hori transferitzen dela bermatzea.
  • Inplementazio efizienterako esparrua garatzea, software to data paradigma egi bihurtzeko.
  • Etorkizuneko interneten azken aplikazioak diseinatu eta eskatzea.
  • Estandarizazioa eta garapena burutzen eta betetzen laguntzea, haiek garatzea eta sustatzea.
  • Ekosistema iraunkor bat sortzea komunitatea abiarazi eta mantentzeko.
  • Konfiantza sortzea eta datu pertsonalak babestea bermatuko duen ingurunea proposatzea.
  • Nork bere burua aski izatea eta proiektuaren iraunkortasuna lortzea.
  • Emaitzak ebaluatzeko programa definitzea.
  • KRONIKGUNEREN FUNTZIOA: Kronikgune proiektua tokiko mailan kudeatzeaz arduratzen da. Gainera, Osakidetzarekin batera, gaixoek pilotu fasean erabiliko duten online aplikazioa eta hartan sartuko diren edukiak garatzeaz arduratzen da.
  • OSAKIDETZAREN FUNTZIOA: Osakidetza, Kronikgunerekin batera, nahasmendu bipolarra duten gaixoentzat online aplikazio bat ari da garatzen. Osakidetzaren inguruan erabiliko da eta 25 gaixorekin egingo dira proba pilotuak.
  • Koordinazioa: Sara Ponce Márquez; Joana Mora Amengual; Esteban de Manuel Keenoy.
  • Koordinazioa: Ana Mª Gonzalez Pinto (IP); Ángel Faria; Itxaso Gonzalez; Josu Llano; Sonia Ruiz de Azua.
  • Kolaborazioa: Karim Haidar; Susana Iglesias; Irantzu Lago; Purificación López; Leire Ortiz de Elguea; Yolanda PérezIñaki Zorrilla.
  • ESI Araba