Islandiako Reykjavik hiria aukeratutako tokia izan da 2018Ko abuztuaren 28an eta 29an UPRIGHT partzuergoa osatzen duten zazpi bazkideen arteko lehenengo biltzarra egiteko.

UPRIGHT, “Universal Preventive Resilience Intervention Globally implemented in schools to improve and promote mental Health for Teenagers” proiektuaren xedea gazteen erresilientzia gaitasuna areagotuz ongizate mentala sustatzea eta gaixotasun mentalak saihestea da. Europako Batzordearen Horizon 2020 programak finantzatuta, ikerketa 12 eta 14 urte bitarteko nerabeei zuzenduta dago. Osasun mentaleko arazoak eta jarrera arriskutsuak gara ditzaketen arrisku faktoreak izan ditzaketen biztanleak, hain zuzen ere. Horregatik, gazteen erresilientzia lantzea tresna oso baliagarria bilakatu daiteke egoera txarrei aurre egiteko gaitasuna hobetzeko eta haien ongizate mentala sustatzeko.

Lehenengo bilera honen helburua proiektuaren hasieratik, 2018ko urtarriletik, lortutako aurrerapenak berrikustea eta hurrengo hilabeteetako lan ibilbidea zehaztuko duten erabakiak hartzea da. Proiektuaren lehenengo aldi honetan nerabeei, beren familiei eta heziketa zentroetako hezkuntza-profesionalei zuzendutako erresilientzia programaren garapenean era aktiboan lan egin da. UPRIGHT programak hainbat trebetasun lantzen ditu gazteen norbanakoaren konfiantza eta funtzio kognitiboa sendotzeko, hauek arazoei aurre egiteko gaitasunetan ahalduntzeko, haien egoera sozio-emozionala hobetzeko eta eskola uztea murrizteko. Era berean, programak nerabeen ingurunerik hurbilenera heltzeko xedea du, familiaren, irakasleen eta eskolako ingurunean dagoen ongizate maila hobetzeko. Europako bost eskualdek (Euskadik, Trentok Italian, Silesia Beheak Polonian, Danimarkak eta Reykjavikeko eremuak Islandian) UPRIGHT entrenamendu programa ezarriko dute, Europako ordezkatze esparrua eskainiz, eta programa honen eraginkortasuna balioztatuko dute, hiru ikasturtetan zehar garatu eta gero.

Islandian abuztuko 30ean eta 31an, UPRIGHT programaren entrenatzaileekin bilera bat ospatu zen heziketa zentroetan programaren ezarpenari buruzko batera-jartzea egiteko.

Kronikgune UPRIGHT proiektuaren koordinatzailea da eta bere partzuergoa Europako zazpi bazkidek osatzen dute (Bruno Kessler Fundazioak Italian, Silesiako Osasun Sailak Polonian, Norvegiako Zientzia eta Teknologiako Unibertsitateak, Aarhus Unibertsitateak Danimarkan, Islandiako Osasun Zuzendaritzak eta Islandiako Haskoli Islands Unibertsitateak). Gainera, Osakidetzarekin batera, zentro pilotu guztietan programa ebaluatu eta gero jasotako emaitzak aztertzeko ardura du. 

Euskadi mailan, Kronikgunek pilotajea monitorizatuko du osasun eta heziketa eremuko profesionalek osatutako diziplina anitzeko talde batekin batera. 2018-2019 ikasturtean UPRIGHT programa Vitoria-Gasteizko sei zentrotan ezartzea espero dugu (IES Miguel de Unamuno BHIn, IES Los Herrán BHIn, San Prudencio Ikastetxean, Presentación de María Ikastetxean, Samaniego IPIn, Ikasbidea Durana IPIn).

UPRIGHT proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu, sakatu hurrengo esteka: https://www.kronikgune.org/upright/