Programa honen helburua norberaren zaintza eta kronikotasunaren kudeaketan hiritarren parte hartzea sustatuko duten jakintzak sortzea da. Horien artean daude: gaixoen erantzukizuna, gaixoen eta haien zaintzaileen parte-hartze aktiboa osasun arretan eta profesionalak, gaixoak eta zaintzaileak partekatutako erabakiak hartzean, eta, azkenik, gizarte sareak.

Emaitza:  Gaixoak euren baldintza kudeatzea eta haren erantzule bihurtzea ahalbidetuko dioten esku-hartzeak eta tresnak ebaluatu eta barneratzearen ondoriozko ezagutza. Hortaz, programa honekin sortutako jakintza profesionalen eguneroko praktika klinikoan sartu ahalko da.

Kronikguneren proiektuen zerrenda: 

14. Santa Marinako patologia anitzeko unitatearen eraginkortasuna: gure gaixoen egoera soziala.

18. “Gaixo Aktiboaren” norberaren zaintzako hezkuntza programaren eragina EAEko Arreta Primarioko 2 motako diabetesa duten gaixoen kontrol metabolikoan, arrisku kardiobaskularrean eta bizi-kalitatean:  2 urteko jarraipenaren ausazko saiakuntza klinikoa.

25. Ahozko antikoagulazioa. Autokontrola: Autoanalisia eta autokontrola aplikatzeko gaitasuna zehazten duten faktoreen azterketa. Osakidetzaren eskualde batean izandako barneratze osoa.

Joan Kronikguneren proiektuen zerrendara