Programa honen helburua arreta pertsonalizatuen diseinuari buruzko jakintza zientifikoak sortzea da (arrisku handiko gaixoen zaintza kudeatzea, gaixo kronikoarentzat arreta integratua, diziplina anitzeko kolaborazio-programak) Euskadiko osasun arretan eta, gainera gaixo kronikoari arreta hobea eskaintzeko antolaketa eraldatzen duten metodo eta estrategia berritzaileak ebaluatzea ere. Arreta integratuan eta diziplina anitzekoan ikerketa ere sartzen da programa honetan.

Emaitza: Informazioa eta diagnostikoak gardentasun osoz partekatuko lituzketen arreta-mailen arteko diziplina anitzeko taldeak osatzea. Gaixoen osasuna eta egoera hobetzean lan egiteko betekizun berriak aztertzea, bikoiztutakoak saihestu eta balio txikia eransten dieten atazak utzita.

Ikerketa-azpiprogramak:

  1. Antolaketa-berrikuntza.
  2. Arretaren ebaluazioa eta kalitatea.
  3. Kronikotasunaren kudeaketa klinikoa.

Europear proiektuen zerrenda: 

Proiektuak:

Kronikguneren proiektuen zerrenda:

10. Arreta sanitarioaren plangintza dialisien programan dauden giltzurrun-gutxiegitasuneko gaixoentzat.

12. HOBE4+

15. Buruko gaixotasun larrien kronikotasun prozesuan aldagai baldintzatzaileak hautatzea.

20. ZAINDUZ: Arreta Primarioan patologia kronikoa kudeatzeko ereduen aplikazioa, Arreta Sanitarioaren integrazioari zuzenduta.

27. Adimen ezintasuna duten pertsonei Arreta Psikiatrikoa Arabako Osasun Mentaleko Sarean.

30. Depresioa duten gaixoen abordatze integratua Euskadin hobetzeko proiektu kolaboratzailea.

31. Alzheimerra EAEn nola tratatzen den aztertzea eta hura hobeto tratatzeko esku-hartze proposamena.

33. Oin diabetikoa duten gaixoen tratamendua eta jarraipena hobetzea (eraginkortasuna, bizi-kalitatea eta efizientzia) oin diabetikoko diziplina anitzeko unitatearen bitartez. Etorkizuna aztertzea.

Joan Kronikguneren proiektuen zerrendara