Covid-19aren karakterizazio klinikoa: estratifikazio iragarlea eta konplikazioak.
Expediente zk.: COV20/00459
Covid-19aren karakterizazio klinikoa: estratifikazio iragarlea eta konplikazioak
Proiektuaren deskripzioa:
Helburua:
1.- Covid-19a sufritu duten gaixoek bilakaera negatiboa izateko arriskuaren estratifikazio-eskalak eta gaixoen bilakaera-profila sortzea.
2.- Tratamenduaren eta diagnosi-proben eraginkortasuna baloratzea.
3.- Eskuragarritasuna, zuzentasuna, aldakortasuna eta kostuak ebaluatzea.
Metodologia:
Diseinua:
Kohorteen azterketa prospektiboa. COVID-19az diagnostikatuta ospitalean egon diren gaixoak aztertuko dira, eta segimendua egingo zaie osasun sistemarekin lehenengo aldiz harremanetan jarri eta hurrengo hiru hilabeteetan. Ez dira aztertuko pediatriako pazienteak.
Historia kliniko elektronikotik aterako da informazioa, eskuz edo automatikoki. Besteak beste, parametro hauek aztertuko dira: aurrekari epidemiologikoak, sintomen hasiera, adierazpen klinikoak, egindako probak, tratamenduak, eta alta eman eta hurrengo 3 hilabeteetan izan duten bilakaera. Datuen kalitatea begiratuko da, eta eskuz bilatuko dira datu-meatzaritzan eta adimen artifizialean adituek hautematen dituzten desberdintasunak.
Eremua:
Pandemiaren lehenengo fasean COVID-19a dela eta ospitalean egon diren 1.650 pertsona hartuko dira: 900 Euskal Herriko ospitaleetakoak izango dira (Galdakao-Usansolo Ospitalea, Basurtuko Unibertsitate Ospitalea eta Arabako Unibertsitate Ospitalea), zeinek barne-deribazioko eta -balidazioko kohortea osatuko baitute; eta 750 Euskal Herritik kanpoko ospitaleetakoak (Hospital Costa del Sol (Andaluzia), Complejo Hospital Universitario de Canarias/Insular Materno-infantil, Hospital general de Gran Canaria eta Hospital del Mar), zeinek kanpo-balidazioko kohortea osatuko baitute. Bigarren fasean, udazken aldean, 850 gaixo hartuko dira zentro parte-hartzaile guztietatik, kanpo-balidazioko prozesuarekin jarraitzeko. Bigarren agerraldirik ez balego, lehenengo agerraldiko 850 gaixo gehiago hartuko dira.
Datuen analisia:
Datuak aztertzeko, biziraupen-eredu klasikoak, erregresio logistikokoak, eredu orokor linealak eta adimen artifizialeko teknikak erabiliko dira, bilakaera negatiboaren arriskua ebaluatze aldera. Halaber, osasun-arretaren kostuak zenbatetsiko dira. Ondorioz, datuak aterako dira, erabakiak hartzen laguntzeko.
Erakunde Finantzatzailea:
Proiektu hau Carlos III Osasun Institutuak batera finantzatua dago, . «COVID‐19a eragiten duen SARS‐CoV-2 birusa ikertzeko proiektu eta programetarako diru-laguntza zuzenak», 2020ko aurrekontuko FONDO – COVID-19 funtsa deialdiaren barnean.
Emandako zenbatekoa: 131.500€