About Kronikgune Web

This author has not yet filled in any details.
So far Kronikgune Web has created 40 blog entries.

Kronikgunek osasun arreta integratuari buruzko tailer batean parte hartu du

By |2019-01-28T13:50:17+01:0028 January 2019|

Kronikgunek, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila ordezkatuz, “Steering Group on Promotion and Prevention (SGPP) marketplace workshop on digitally-enabled, integrated, personcentred care” ekitaldian parte hartu du. Europako Batzordeak antolatutako ekitaldi hau pasa den abenduaren 12an eta 13an ospatu zen Ikerketa Zentro Bateratuaren (Joint Research Centre JRC) instalazioetan, Ispran, Italian. Euskadi zahartze eta kronikotasunaren inguruko Euskal Osasun Estrategiak: [...]

C3-Cloud proiektuaren V. Osoko Bilkura ospatu da Bonnen

By |2018-12-19T10:15:33+01:0019 December 2018|

Azaroaren 5, 6 eta 7an ospatu zen Bonn-en (Alemania) C3-Cloud patzuergoaren bosgarren osoko bilkura. Topaketa honetan duela gutxi burututako jarduerak berrikusi eta otsailean abiatuko den esku-hartzearekin hasteko beharrezkoak izanik oraindik ere gauzatu ez diren jarduerak hobetu dira. C3-Cloud proiektuaren helburua gaixotasun anitzeko gaixo konplexuei zuzendutako arreta pertsonalizatuko planak garatzea da. Frogetan oinarriko diren plan horiek [...]

Abian da UPRIGHT europar proiektuaren esku-hartzea Euskadin

By |2018-12-19T10:02:23+01:0019 December 2018|

Europako Batzordearen Horizon 2020 programak finantzatuta, UPRIGHT proiektua, “Universal Preventive Resilience Intervention Globally implemented in schools to improve and promote mental Health for Teenagers” delakoa, 12 eta 14 urte bitarteko nerabeei dago zuzenduta. Izan ere, bizitzaren etapa honetan osasun mentaleko arazoak eta jarrera arriskutsuak gara ditzaketen faktore anitzak aurki ditzakete. UPRIGHT ikastetxea, irakasleak, nerabeak eta [...]

Osakidetzan gaixotasun anitzeko gaixoei laguntzeko ikuspuntuari buruzko jardunaldia

By |2018-12-19T09:53:16+01:0019 December 2018|

Urriaren 9an, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko areto nagusian izan zen “ACT@Scale europar proiektuaren barruan, Osakidetzan Gaixotasun Anitzeko Gaixoei laguntzeko ikuspegia”-ri buruzko jardunaldia. Act@Scale proiektu europarraren xedea arreta integratuko eta telemonitorizazioko Jardunbide Egokiak (JE) barneratzea, garatzea eta sendotzea da, hedapena sustatzeko eta ikasitakoa eta ezagutza Europako beste eskualde batzuetara transferitzeko. Kronikgunek eta Osakidetzak bi Jardunbide Egoki aurkezten [...]

Gaixotasun Kronikoetan Osasun Zerbitzuen inguruko Ikerketa Sarearen (REDISSEC) VI. jardunaldia

By |2018-11-21T10:31:04+01:0021 November 2018|

2018ko urriaren 25ean Gaixotasun Kronikoetan Osasun Zerbitzuen inguruko Ikerketa Sarearen (REDISSEC) VI. jardunaldia egin zen Carlos III Osasun Erakundeko Ernest Lluch aretoan. Jardunaldi honen hari nagusia osasunaren esparruko inplementazioari buruzko ikerketa izan zen. Ebidentzia zientifikoaren eta osasun programa eta politikak abiaraztearen artean dagoen etena murrizteko osasun erabakitzaileekin lan egiteko asmoa dago. Jardunaldia gaixotasun kronikoen ikerketan [...]

Bruselan ospatu da SCIROCCO Europako proiektuaren amaierako hitzaldia

By |2018-11-21T10:08:54+01:0021 November 2018|

Pasa den urriaren 24an SCIROCCO proiektuaren amaierako hitzaldia egin zen “Scotland House Conference Centre“ zentroan, Bruselan. Lan handiko bi urte eta gero, SCIROCCO proiektuak SCIROCCO arreta integratuarentzako Heldutasun-eredua balioetsi eta frogatu du. Eredu honen azken bertsioa 2018ko urriaren 24an Bruselan egindako amaierako hitzaldian eman zen ezagutzera. Ekitaldian, “SCIROCCO Tool” izeneko online tresnaz gain, hau aplikatzeko [...]

Adinberri Kongresua

By |2018-11-19T10:11:37+01:0019 November 2018|

Kronikgunek “Adinberri” kongresuan hartuko du parte.  Kronikgunek “Adinberri, Zahartze Osasuntsuaren Erronkak eta Aukerak Gipuzkoan” kongresuan hartuko du parte, Donostian ospatuko dena azaroaren 22 eta 23an. Informazio gehiago eskuratzeko, bisitatu kongresuaren webgune ofiziala. https://www.gipuzkoa.eus/es/web/etorkizunaeraikiz/congreso-adinberri        

Europako UPRIGHT proiektuaren lehenengo osoko biltzarra egin da

By |2018-10-25T10:06:54+01:0025 October 2018|

Islandiako Reykjavik hiria aukeratutako tokia izan da 2018Ko abuztuaren 28an eta 29an UPRIGHT partzuergoa osatzen duten zazpi bazkideen arteko lehenengo biltzarra egiteko. UPRIGHT, “Universal Preventive Resilience Intervention Globally implemented in schools to improve and promote mental Health for Teenagers” proiektuaren xedea gazteen erresilientzia gaitasuna areagotuz ongizate mentala sustatzea eta gaixotasun mentalak saihestea da. Europako Batzordearen [...]

Bartzelonan ACT@Scale proiektuaren 6. batzar nagusia egin da

By |2018-10-25T09:58:54+01:0025 October 2018|

Bartzelona aukeratu da europar proiektuaren jarraipen bilera berria burutzeko urriaren 2an eta 3an. ACT@Scale proiektua 2016an hasi zen eta bukaerara heltzear dago, 2019ko otsailerako aurreikusita. Partzuergoa, 13 europar kidek osatuta, lanean aritu da hobekuntza-arloak hauteman eta aztertzeko, eta Arreta Integratuaren eta Telemonitorizazioaren jardunbide egokien zabalpena erraztuko duten ekintza zehatzak inplementatzeko, metodologia kolaboratzailearen bitartez. Azken xedea gaixotasun [...]

Euskadiko delegazio bat Eskoziara joan da Eskoziako

By |2018-10-25T09:45:52+01:0025 October 2018|

Bisita hau, Europako Scirocco proiektuan barneratuta, irailaren 4an eta 5ean egin zen Glasgow eta Edinburgh hirietan. 2018ko azaroaren 20an bukatzen den Europako Scirocco proiektuaren (http://www.scirocco-project.eu/) helburua Europako zenbait eskualdetan arreta integratuaren Jardunbide Egokiak arrakastaz eskalatzea posible egingo duen tresna balioetsia eta probatua eskaintzea da (“Scirocco Tool”). Arreta integratutako soluzioak hartzeko, eskualde jakin bateko hobekuntzarako alorrak [...]